Milagroso inguru geografikoa Nafar Erriberan du kokapena. Une oso irekia dugu zonalde hau, non eguzkiak eta Aragoi ibaiaren urek gure baratzak bereziki laztantzen dituzte. Alde ederrá dago UNESCO-k Natural Erreserba deklaratu duen Bardeetako (15 kilomtrotara) lehortasunarekin.
Pena merezi du hona hurbiltzea alderdi hau bisitatzeko asmotan. Bardeak kotxez, bai txirrindaz, bai oinez eta quad-es zeharka daiteke. Natural ingurune honen barnean Sendaviva jolas gunea aurki dezakegu. Leku honek atrakzio esberdinez osatuta dago familiaren jolasaldia zihurtatuaz.
Lurralde lehor honek ez du zerikusirik bere jendetzaren izakerarekin, eta honen adierasgarri bezala festa eta tradizio ugariak aipatu ditzakegu. Nafar Erriberak kultur espeberdineko topagune izan da aintzinetik. Inguruko hiri nagusia den Tudela-ren aztarna historikoek ( 30 kilomtrotara), arabiar, judu eta kristianoen elkarbizitzaren seinale dira.
30 Kilometroko inguru honetan interesgarriak diren zenbait ibilbide daude. Aipagarriak dira Nafar Erdialdeko gaztelu eta monastegiak,eta hemendik 40 kilometrotara aurki ditzakegu. Nafarroako gaztelurik esanguratsueneteriko bat, Xabier-enaz gain Olite hiri zaharran aurki daiteke, Milagrotik 30 minututara.
Ezin dira bisitatu gabe utzi Oliba, Baldorba eta Leireko monastegi ikaragarriak eta azken honetatik dauden bista ederrak Esa-ko urtegira. Zangoza eta Uxue bezalako herriek eta Irunberri-ko arroiak Nafarroako atea zabaltzen dute: Iruñerria, Nafar Prineoak eta Erdialdeko Nafarroa non bertako baso, aran eta mendiak liluratuko zaituzte.
Ikus dezakezuenez Milagro geografikoki inguru pribilegiatu batean kokatuta dago eta honek astialdirako aukera ugari eskeintzen dizkigu. Gure herrialdeaz gain ingurukoak( Frantzia, Errioxa, Euskadi eta Aragoa) ere bisitatzea pena merezi du. Honekin gure herrialdea ezagutzera gonbidatzen zaituztegu eta ziur gaude zuen gustokoa izando dela.